Araba pueblo a pueblo Araba herriz herri

 

HASIERA

“Araba herriz herri” gidaliburuaren inguruan sortutako dago web hau, eta urteko izaera du. Asmoa du Arabako leihoa izatea kulturaren, turismoaren eta etnografiaren ikuspegitik ezagutu nahi duen bisitariarentzat; eta, horretarako, udal bakoitzean dauden gauza interesgarriak nabarmendu ditugu, eta ahalegindu gara, ahal izan den neurrian, arkitektura-eraikin erlijiozko eta zibilen ohizko deskribapenak saihesten, arkitekturatik aparte interes berezia edo behingo kontua ez badute behintzat. Horregatik, bisitariak ikusi ahal izango du udal askotan ez ditugula aipatu ere egiten monumentuak, erraz aurkituko baitituzte haiei buruzko argitalpenak, ugariak dira eta. Arrazoi beragatik, udalen kontakizun historikoak ere saihestu ditugu, ahal izan den neurrian, salbuespenak salbu, ez baitugu nahi izan gida hau historiako liburua bihurtzerik.

■ Garrantzia eman dizkiogu udal edo eskualde baten nortasuna definitzen duten alderdi kulturalei eta etnografiko autoktonoei; izen ere, autoktono den guztiari interesgarria deritzogu, eta ez bakarrik bisitarientzat, baizik eta arabarrentzat eta Araba ezagutzera hurbildu nahi duten Euskal Herriko beste tokietakoentzat ere bai.

■ Laburbilduz, gure helburua Arabako gida etnoturistikoa egitea dela esango dugu. Gida urtez urte hobetzen eta handiagotzen joango gara.

■ Ez ditugu sartu Arabako udaletako herri guztiak; bisitariari berezitasun edo interesen bat erakusteko duten herriak bakarrik agertzen dira.

■ Bestalde, internautak ikus ahal izango duen moduan, “Araba herriz herri” gidan udalak eskualdeka antolatu ditugu. Horrela egin dugu interesdunak Arabako eremuetako ikustaldiak bere kasa programatu ahal izan ditzan, ibilbideak eginez eta tokiko gauza interesgarriak bisitatuz.

■ Web honetako “Ikerketa Dep.” sailean, “Araba herriz herri” gidan datorren sarrera sartu dugu, euskal etniaren jatorriari buruzkoa; izan ere, migrazio-genetikak izugarrizko argibideak ematen ari da azken urteotan. Horregatik, pixkanaka zabalduko dugu sail hau, egiten diren eta/edo gure departamentuan egiten ditugun ikerketa eta aurkikuntza berriak sartuz.

■ Paperezko gidaren osagarri, esteka interesgarriak sartuko ditugu web honetan, bai genetika-migrazio gaikoak, gidaren sarreran azalduak, bai Arabako herrietako gai etnografikoak..

■ Internautak egiaztatu ahal izango duenez, “Direktorio profesional” bat ere sartu dugu web honetan, pixkanaka zabalduko duguna, Araba bisitatzera animatzen denak interesgarri zaizkion establezimenduak erraz aurkitu ditzan.

■ Azkenik, “iradokizunen buzoia” sartu dugu.